No More Jazz Brass Band 2018ko urrian sortu zen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko (Musikene) Jazz Saileko 11 ikaslek New Orleanseko band tradizional bat sortu eta Mardi Grasen munduan murgiltzeko zuten interesaren ondorioz. Hot 8 Brass Band eta Rebirth Brass Band bezalako talde mitikoetatik gertu dago haien musika.